XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Geroago, mende ilunen ondotik, XI.etik nabariago agertzen zaizkigu San Millán de la Cogollako eskuizkribuetan.

Bestalde, Pirinio mendien bi alderdietako toponimian euskara mintzatuaren lekukoak ditugu. Honetaz bilketa oparoa eskaini zigun Joan Corominasek. Aragoi aldekoa bereziki Juan A. Fragok.

LINGUA NAVARRORUM zer zen jakiteko, inork zalantzarik izan ez dezan, on zaigu agiriak lekuko jartzea. Hara hemen Iruñako apezpiku zen Petrus II.ak 1167. urtean Beila kondearekin Aralarko San Migel santutegiaren Arimeriako aziendaz, jatorrizko ohitura zenaren arabera, hitzarmenez onartu zeneko agiriak zer zioen: .

Erdi Aroan ordea, ageri zehatzen lekukoak aurki ditzakegu eta horien artean, José Bta. Merino Urrutiak agertu zuena bere ziki, De una fazanya de Don Morial Merino Mayor, et de Alcalle de Oia-Castro idazkia lekuko, non agertzen den XIII mendearen lehen partean Burgostik Errioxako Oxa-Kastrora epaiketa batean parte hartzera joan zen merioari hango alkateak nola debekua jarri zion, Oxa-Kastro haran hartako foruaren arabera nahitaezkoa zenez euskaraz ere jakin beharra.

Merioak hala ere, erregeren izenean epaimahia osatu nahi zuen eta alkateak, tira-bira batzuen ondorean, preso sartu zuen. Ikus J.B. Merino Urrutiaren lana.